BALADAK
Baladak, trobadoreak erdi aroan errezitatzen zituzten pieza lirikoak ziren, asko gaur egun ere errezitatzen dira.
Gehien bat entretenitzeko daude eginak estetikoki. Brodatzen ari nintzen, neska soldadua eta Bereterrretxeren Kanthoria aurkeztu ditugu, hirurak egile anonimoa dute, eta ahoz aho transmititu dira gauregun guri iritsi arte. Nik "Brodatzen ari nintzen" baladari buruz hitz egingo dut. Epiko-lirikoa, lirikoa eta epikoaren artean, epiko-lirikoaren barruan sartzen da, bertan istorio tamalgarri bat kontatzen delako, andre-xarmantarekin biziarekin amaituz.

BRODATZEN ARI NINTZEN
KOKAPENA
Balada honek egile anonimoa du, hau da, norbaitek idatzi zuela, baina ezin dugula jakin, guri hortik aurrera ahoz aho, belaunaldiz belaunaldi joan garelako transmititzen. Kodearen barnean bi euskalki mota agertzen dira, nafar-lapurtera eta zuberera, eta hori ezaugarri hauei esker dakigu:

- Nafar-lapurtera: "Nora" kasua erabili ordez, "Norat" erabiltzen da, hau da, "-t" gehitzen dela kasu marka bezala. Adibidea: 15. ahapaldian ikus daiteke bertako 5. bertso-lerroan,"Norat haurtiki haurra?"
- Zuberera: Bertan ageri den kasu nabarmenena"jin" erabiltzen dela "joan" ordez. Adibidea: 2.ahapaldiko 2. bertso-lerroan ikus daiteke.
- Istorio hau bahiketa baten ondorioz gertatutako heriotza tamalgarri bat da.
- Andrebat brodatzen ari zen,eta horretan ari den bitartean itsasoko aldetik itsasontzi bat entzuten du. Berealabari esaten dio bertarajoateko eta kapitaina afaltzera eta deskantsatzera joateko beraien etxera , baina kapitainak baiezkoa eman ordez neska gonbidatzen du afaltzera. Andre xarmanta bertara joaten da, eta afaltzeko lobelarraematen diote. Egun batzuk pasa ondoren, bere burua bahituta aurkitzen du. Kapitainari etxerabueltatu nahi duela esaten dio, baina oso urruti daudela erantzuten dio. Bere ama berriro ez duela ikusiko pentsatuz, ezpata bat hartzen du eta bere buruaz beste egiten du. Bere arima hegan ateratzen da, eta mariñelek bere gorputza itsasora botatzen dute.
- Sarrera, korapiloa eta amaiera daude:
- Sarrera: 1.ahapalditik, 3.ahapaldiraino sarrera da, eta bertan ama brodatzen ari dela, eta alaba kapitainarengana bidaltzen duelakontatzen da.
- Korapiloa: 3. ahapalditik 4. ahapaldiraino, bertan itsasontzira iristen da, gonbidatzen duela kapitainak itasontzian afaltzera, lobelarra eman eta bere burua bahituta ikusten du, beraz bere buruaz beste egiten du ezpatarekin.
- Amaiera: 15 eta 16. ahapaldiak dira, eta mariñelak bere gorputza itsasora botatzen dutela, eta arima hegan ateratzen daela esaten da.