FUKUSHIMAKO ISTRIPU NUKLEARRA
Fukushimako istripu nuklearra, Fukushima I zentral nuklearrean gertatua, 2011ko martxoaren 11n izan zen. Gertakarien artean erreaktore nuklearrak dauden eraikinen eztanda, errefrigerazio sistemen apurketa, nukleoaren fusio hirukoitza eta erradiazioaren kanporaketa egon ziren, Japonian egondako lurrikara eta tsunamiak sortutako kalteen ondorioz.
Erreaktoreak gelditzerakoan elektrizitatearen produkzioa geldiarazi zen. Normalean erreaktoreak kanpoaldeko elektrizitatea erabil dezakete nukleoa hoztu eta kontrol gela martxan jarraitzeko, baina sarea estropeatu egin zen lurrikararen ondorioz. 38 metro baino gehiagoko tsunamiak ekiditzeko behar zuten horma ez zutenez, maremotoa edozein motatako erresistentziarik gabe aurrera jarraitzea suposatu zuen, zentralean 15 metroko olatuak eta inguruko beste gune batzuetan 40,5 metrotakoak egon baitziren. Hainbat sistema kritiko uholdea zegoen guneetan egoteak zentralaren eta honen erreaktoreen kontrola guztiz galtzea ekarri zuen. Lehenengo akats teknikoak lurrikararen egunean bertan izan ziren, bi erreaktoreen errefrijerazioa sistemak eta larrialdietako lau sorgailuen geldialdia zehazki. Arazo hauen ondorioz, nukleoaren fusio partzialaren ebidentziak sortu ziren 1,2 eta 3. erreaktoreetan eta 1,3 eta 4 erreaktoreak zeuden eraikuntzaren errebestimenduaren apurketa eragin zuten hidrogeno eztandak.